Ongi etorri Txitatokira! Leku ezin hobea eta inklusiboa zirkuaren munduan hasteko. Elsa eta Keko gara eta 15 urte baino gehiago daramatzagu zirkoa eta bere baloreak mundu guztiari zabaltzeko abentura zoragarri honetan murgilduta. Iruñeko zirkuko eskolan elkar ezagutu ginenetik, argi izan genuen herri txiki batean zirku-proiektu bat sortu nahi genuela. Horrela iritsi ginen Arteagara. 2014an Urdaibaiko lehen zirku eskola sortu genuen. Urteen poderioz, espazio hau txiki geratu zitzaigun eta Gernikako Tantai Espaziora joan ginen, gaur egun gure egoitza dena.
Gure proposamen pedagogikoa Hainbat diziplina artistiko lantzen ditugu zirkua pertsona guztiei hurbiltzeko asmoz. Gure klaseetan, primeran pasatzeaz gain, gure ikasleei euren garapen fisikoan: elastikotasuna, arintasuna, oreka, indarra, psikomotrizitatea eta garapen pertsonalean: emozioen kudeaketa, autoestimua, konfiantza, gainditzea, soziabilitatea, talde-lana, lankidetza… laguntzen diegu. Izugarri gustatzen zaigu ikustea nola handiak eta txikiak sartzen eta irteten diren ikasgelatik irribarre batekin. Gure helburua, zirkua diziplina artistiko bat izateaz gain, pertsona guztientzako kirol osasuntsua eta dibertigarria izatea lortzea da, edozein izanik pertsona horren adina eta egoera edo gaitasun fisikoa.
Gure irakasleak Gure irakasle-taldeak eskarmentu handia du. Gaur egun, 7 monitore ditugu Keko Salvadorren (zirku pedagogian graduatua) gidaripean aritzen direnak.
Animatzen zara gurekin zirkuaren munduan murgiltzera? Ez duzu esperientziarik izan behar, bakarrik ondo pasatzeko gogoa.
ESKOLA KOMUNIKABIDEETAN
TELEBISTA
Oiz Mendi (2021)
ETB – Txoriene (2022/02/14)
Oizmendi telebista (2022-06-10)
Oizmendi telebista (2022-06-10)
ETB – Nos echamos a la calle (2023ko Maiatzak 3)
Biba Zuek! (2024ko Urtarrilak 12)
PRENTSA
Berria (2021ko Azaroak 6)
El Correo (2022ko Ekainak 3)
Busturialdeko Hitza (2022ko ekainak 3)
Hitza (2022-06-10)
IRratia
Naiz Irratia (2022ko Ekainak 10)
Euskadi Irratia – Argi Ibili – (2023ko Urriak 4)
Argi Ibili – Euskadi Irratia (15 de enero de 2024)
Argi Ibili – Euskadi Irratia (29 de enero de 2024)
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar todo", acepta el uso de TODAS las cookies. Sin embargo, puede visitar "Configuración de cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.