HAZITOKI TOPAKETAK
Abenduaren 17, 18 eta 19an Zirkugintzak, Urdaibaiko arte eszenikoen konpainiak, Gernikan Hazitoki Topaketak, Euskadiko behar bereziak dituzten lehenengo zirku topaketen ekitaldia, antolatu zuen.
Jardunaldi inklusibo hauek burutuko ziren hiru egunetan, parte-hartzaileek jarduera-programa zabala izango zuten eta prestakuntza jasotzeaz gain, esperientziak partekatuko zituzten, lanen erakustaldia egin zuten… Guztira, Hazitoki Topaketak 14 eta 23 urte bitarteko zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartetatik etorritako 50 pertsona inguru batuko zituen.
Proiektu honen helburu nagusietako bat zirkua praktikatzen duten gaitasun desberdinak dituzten pertsonei ikusgarritasuna ematea da, eta espazio bat eskaintzea, bestela haientzat ezinezkoak liratekeen gauzak garatzeko, erlazionatzen ikasteko eta esperimentatzeko.
Topaketa honen bidez, zirkuaren eta arte eszenikoen munduan inklusioaren erreferente bat sortu genuen, eta aitzindari izan ginen erabat inklusiboa den gazte eta nerabeentzako espazio baten sorkuntzan.
Kolaboratzaileak
Hazitoki Topaketak Eusko Jaurlaritzako kultura sailak diruz lagundutako proiektua izan da. Honetaz gain, ondorengo enpresa eta entitateak ere lagundu ziguten: Bizkaiko Foru Aldundia (Gizarte Ekintza saila), Laboral Kutxa, Maier, Gernikako Kultur Etxea, Muxikako Udala, Eroski, Astra, Zure Alde eta Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola.