Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan, zirku-diziplina bakoitza behar bezala lantzeko oinarrizko teknikak irakatsiko dizkizugu.

Lan hau funtsezkoa da diziplina bakoitza garatzen lagunduko dizun gorputzaren kontrol egokia lortzeko.

Gure eskolan diziplina hauek aurkituko dituzu:

 

AEREOAK

Oihalak, trapezio finkoa eta uztai finkoa erabiltzen ditugu.
Zure buruarengan konfiantza irabazteko eta zure egoera fisikoa hobetzeko, oso egokiak dira.
Praktikatu eta ikusi izango dituzun onurak, fisikoki eta emozionalki.

Akrobaziak

Oreka, arintasuna, jarrera zuzentzea eta koordinazioa lantzen dituen kirol-jarduera da.
Adrenalina askatu eta energia deskargatzeko oso onak dira.
Akrobaziak kategoria hauetan banatzen dira:
– Zorukoak: itzulipurdiak, usoa, gurpilak, flik-flak, mortalak…
– Airekoak, minitramp baten laguntzarekin
– Akroporte 

Malabareak

Malabareak tempo musika erritmoari eta matematikari oso lotuta daude.
Hauen praktikarekin kontzentrazioa eta koordinazioa landuko dituzu.
Lateralitate gurutzatua jorratzeko ere oso aproposak dira.

Bertikalak

Diziplina honetan, gorputzaren posizioa aldatuz, planu horizontala alderantzikatzen dugu. Horma zoru bihurtzen da eta erregelak goitik behera aldatu.

Oreka

Diziplina guztietan lantzen da. Oreka, egoera desberdinetan gorputza egonkor mantentzean da, eta  kontzentratzeko ahalmenarekin eta adimenaren kontrolarekin lotuta dago.
Hiperaktibitatea, TDA… duten pertsonentzako oso gomendagarria da, burua hemen eta orainera ekartzeko ahalmen handia duelako.
Orekak bi modutan lantzen dira: objektuekin eta objektuen gainean.

 

Antzerkia - Clown

Diziplina garrantzitsuenetariko bat da, emozioak, mugimenduaren ezaugarriak, espazioarekiko harremana, garapen emozionala, sormena eta inprobisazioa lantzen dituelako.