Hazitoki, 2021ean jaio zen Txitatoki Urdaibai zirko eskolak zeukan inklusiozko proiektuari babesa emateko. Urte horretan irabazi asmorik gabeko elkartea sortu genuen, zirkoaren bidezko gizarteratze proiektu bateri bidea emateko.
Zirku sozialean oinarrituta eta integrazio erreala sustatzeko asmoz, proiektu honek, pertsona guztiei, haien gaitasuna edozein dela ere, zirkuaz gozatzeko aukera ematen die. Hau horrela izanda, arte eszenikoetara eta zirkura gerturatzen diren pertsona guztiak elkarrekin ikasiko dituzte zirkuko oinarrizko teknikak.
Zirkua jarduera ez-lehiakorra da, baina autosuperazio-osagai oso indartsua du. Zirkua praktikatzen duten pertsonen bizitza funtsean hobetzen laguntzen du, jarduera motorra ez ezik, garapen kongnitiboa, memoria fisikoa eta gorputzaren koordinazioa ere hobetuz, indarra, oreka, kontzentrazioa eta garapen psikomotorra positiboki landuz.
Hori guztia lantzeaz gain, Hazitoki proiektuak pertsonak bere alderdi guztietan integratu nahi ditu, oztopoak gainditu eta arte eszenikoak praktikatu ahal izateko, bazterketarako inolako arrazoirik egon gabe. Hazitoki proiektuak honako kolektibo hauek artatzen ditu: Desgaitasun fisikoa eta psikologikoa duten pertsonak, integratzeko zailtasunak dituzten pertsonak, arrazoi ekonomiko, sozial edo pertsonalengatik. Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonak.
Zirkuaren aniztasunari esker, pertsona bakoitzak gustoko duen diziplina aurki dezake, ondo sentiaraztea lortuko duena eta bere eguneroko oztopoak gainditzen lagunduko diona, pertsonalitatearen, autobaieztapenaren eta autoestimuaren garapen harmonikoari modu positiboan laguntzen dion bitartean. Hazitoki elkartearen lana da jakitea zein da pertsonaren helburua eta helburu hori lortzen laguntzea. Helburua izan daiteke disziplina konkretu batekin, edo bere egunerokotasunean lagunduko dion ariketak edo dinamikak.
Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolak hamar urte baino gehiago daramatza zirkoaren bidez gizarteratze-lanak egiten. Horregatik, eskolak eskaintzen dituen saio guztietan, bai Tantai Espazioan bai ikastetxe eta espazio publikoetan, pertsona guztiek, edozein dela ere haien gaitasuna, dute lekua. Monitore espezializatuak ditugu, pertsona guztiek klasea erritmo berean jarrai dezaten. Horrela, ikasleen arteko harremanak modu normalizatuan sustatzen laguntzen dugu, era guztietako pertsonen arteko harreman-maila desberdinak sortuz.
Elkarrekin lan eginez, desgaitasuna duten pertsonak egunerokotasunaren partaide sentitzen dira, eta ingurukoek normaltasunez hartzen dituzte, norberaren esperientziatik eta bizikidetzatik ikasiz. Inklusioa, beraz, bikoitza da, gizartean sartzen den pertsona (behar bereziekin) eta gizarteratzen duen taldea (behar berezirik gabe).