Trapezio baten gainean hegaz ibili, malabareak egin edo pelotoi batera igotzea gustatuko litzaizuke?
Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolan, bikain pasatzeaz gain, guzti hau eta askoz gehiago egiten ikasiko duzu!
Gure klaseetan jende berria ezagutu eta oreka, koordinazioa, indarra, autoestimua, malgutasuna eta psikomotrizitatea landuko dituzu.
Zirkuaren balioa, intentsitate fisiko handiko jarduera artistiko inklusiboa dela da. Edozein adinetako pertsonek praktikatu dezakete eta gure ikastaroak guztietara egokitzen dira. Dibertsitate funtzional edo behar bereziak dituzten pertsonak ere lekua dute zirkuan, eta hezitzaile batek lagunduta, taldeko kide bihurtzen dira gainerakoen ariketa berdinak eginez.
Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolarekin zirkua ikastea gustatuko litzaizuke?